Hemen dituzue maiz egiten diren galdera batzuk.

Edozein zalantza izanez gero, egin klik hemen, eta jar zaitez gurekin harremanetan.

Ahalik eta azkarren erantzuten saiatuko gara.

OHIKO GALDERAK

18 urte izatea da baldintza bakarra. Hala ere, ezinbestekoa da konpromisoz eta motibazioz beterik egotea, edozer behar bada ere, zuen ekarpena egiteko.
Elkarteak kudeatuko ditu dohaintzak, eta unean-unean beharrizan handiena duen proiektura bideratuko ditu. Emandako diruaren % 90, gutxienez, saharar herriarentzako baliabideetara, materialetara, laguntza solidariora edo zerbitzuetara bideratzeko konpromisoa hartzen dugu.
Rio de Oro Durangaldeak udaletxeen eta instituzioen diru laguntza publikoak jasotzen ditu, eta horiekin aurrekontu osoaren zati handi bat ordaintzen da. Hala ere, horrekin ez da nahikoa izaten eta, ondorioz, garrantzi handia dute urtean zehar erakundeak antolatutako ekitaldiek eta partikularren diru laguntzek urteroko gastuei aurre egiteko.

OHIKO GALDERAK

Normalean, haur sahararrak harreran hartzeko eskaera epea martxoaren eta apirilaren artean izaten da. Jar zaitez gurekin harremanetan eta beharrezko informazio guztia emango dizugu. Erakundea egingo da beharrezko tramite guztien kargu. Rio de Oro arduratuko da bidaiaren kostuez, bisaz, aseguruaz eta aparteko beste zenbait ekintzen gastuez; beraz, harrera familiaren ardura bakarra mahaian beste plater bat jartzea izango da.
Printzipioz ez gabiltza arropa bilketa-bidalketa proiekturik kudeatzen, baina, baldintza onetan dagoen 6/12 urte bitarteko haurrentzako arropa baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, udako Harrera Kanpamentuan baliagarri izan baitaiteke.
Dudarik gabe onuragarria ez ezik beharrezkoa ere bada. Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuak infernu bilakatzen dira udan, tenperatura 50 gradura heltzen baita. Gainera, ezin dugu ahaztu, hemen dauden bitartean, Saharan ez duten medikuntza-arreta eta elikadura egokia jasotzen dutela eta horri esker, burdina-, proteina- eta bitamina-gabeziei aurre egiten dietela. Haurrak zoriontsu daude hemen dauden bitartean, baina baita etxera itzultzen direnean ere; izan ere, haien familiekin eta lagunekin elkartzen dira eta udan bizitako esperientzia itzelak partekatzen dituzte.

CONTACTO

    +(34) 676 10 87 94

   riodeorodurango@hotmail.com

    Montevideo 11, Durango (Bizkaia)