Saharar haurren harrera-udalekuan boluntario izan nahi duzu?
Izan familia honen parte. Lagun iezaguzu proiektu handi hau eraikitzen.

IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK DAGO.
8 txanda egongo dira, bat aste bakoitzeko. Txandak barikutik barikura izango dira. Lehenengo barikuan,sarrera 14.00etan izango da eta hurrengo ostiralean izango da irteera, 17:00 inguruan. Boluntario bakoitzak txanda bat edo bi aukeratu ahal izango ditu. Bakoitzak aukeratutako txandez gain, libre eta prest egongo ginatekeen egunetarako erreserba moduan apunta gaitezke, bajaren bat badago edo beharrezkoa izanez gero guri deitzeko.
Ahal den neurrian aukeratutako txandak osorik betetzen saiatuko gara, hau da, barikutik barikura.
Baldintza bakarra adinez nagusia izatea da.
Beharrezkoa izango da, izena ematerakoan, izen-ematearen gastuak ordaintzea (20 € aste bat hartuz gero eta 30 € bi aste hartuta). Horrez gain, 30 €-ko fidantza ere ordaindu beharko da. Fidantza txanda bukatzerakoan, aparteko gastuak kendu ondoren, bueltatuko da.
* Horien helburua jendearen konpromisoa ziurtatzea eta boluntarioen gastuen zati bat ordaintzea da; janariari, aseguruei eta ostatuari dagozkien gastuen zati bat, hain zuzen.
Hona hemen izena emateko pausuak eta datak:
- Maiatzaren 5ean goizeko 09:00etan izena emateko epea zabalduko da, maiatzaren 27ra arte. Izena WEB orri honetan eman beharko da (riodeorodurango.com). Horretarako, boluntariotza atalean dagoen formularioa bete beharko da.
- Maiatzaren 30ean eta 31an txandak nola geratuko diren adieraziko dugu.
- Ekainaren 7a izango da azken eguna gure parte hartzea baieztatzeko; horretarako, izen-ematearen gastuak eta fidantza bankuan sartu beharko dira kontu korronte honetan: laboral kutxa: 3035 0129 1112 9003 4483, kontzeptua: izen- abizenak)
- Ekainaren 12an behin betiko egutegia helaraziko zaigu boluntario bakoitzaren
TXANDAK:
- TXANDA: Uztailaren 1etik uztailaren 8ra
- TXANDA: Uztailaren 8tik 15era
- TXANDA: Uztailaren 15tik 22ra
- TXANDA: Uztailaren 22tik 29ra
- TXANDA: Uztailaren 29tik abuztuaren 5era
- TXANDA: Abuztuaren 5etik abuztuaren 12ra
- TXANDA: Abuztuaren 12tik 19ra
- TXANDA: Abuztuaren 19tik 26ra
Zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan!
BOLUNTARIO BERRIA
jar zaitez gurekin harremanetan.