Karabana Solidarioa 2018

Sin título-4

 

Elikagaien Munduko Programa  (EMP) Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuak oinarrizko elikagaiez hornitzeaz arduratzen da eta, horrez gain, ondo elikatu gabeko 5 urtetik beherako umeentzako eta haurdun edo edoskitze prozesuan dauden emakumeentzako elikagai osagarriak helarazteaz ere bai. Hala ere, azken urteotan laguntza maila jaitsi egin denez, elikagai horniduran murrizketak izan dira, eta horrek, laguntza humanitarioa oinarrizko beharrak estaltzeko nahikoa ez izatea eragi du.

Premia hori nolabait arintzen da GKE-k, udaletxeek eta elkarteek ematen duten laguntzari esker.

Karabana solidarioa gizartea kontzientziatzeko eta elikagaiak biltzeko proiektua da, eta Durangaldeko supermerkatuen, eskolen eta udaletxeen laguntzarekin gauzatzen da.

Proiektu horren helburu nagusiak errefuxiatu kalteberenen bizi kalitatea, osasuna eta ongizatea hobetzea eta errefuxiatu zaurgarrienen desnutrizio arazoak gutxitzea dira.

Helburuak honakoak dira:

  • Euskal komunitatea Saharar gatazkarekiko sentsibilizatzea, horrela kooperazio lotura estuagoa sortzeko.
  • Ahalik eta elikagai kantitate handiena biltzea, ondoren Tinduf-eko errefuxiatuen kanpamentuetara bidaltzeko.

Egin klik hemen, Saharar arazoari buruzko informazio gehiago eskuratzeko.

 

 

CONTACTO

    +(34) 676 10 87 94

   riodeorodurango@hotmail.com

    Montevideo 11, Durango (Bizkaia)