Saharako Gatazka

Saharar biztanleariaren erdia duela 43 urtetik basamortu erdian eraikitako errefuxiatu kanpamentuetan bizi da eta beste erdia beren jatorrizko lurraldeetan, baina marrokien okupaziopean.

NBE-ren arabera mendebaldeko Sahara deskolonizatu gabe dagoen lurralde handiena da.

 

SAhara_mapas

 

Saharar gatazka ulertzeko zazpi gako, hasieratik gaur egunera arte:

1) Saharar gatazka espainiar kolonoen aurkako borrokarekin hasi zen. Mendebaldeko Sahara espainiar kolonia zen.

70eko hamarkadaren hasieran, kontinenteko deskolonizazio-olatuaren baitan, espainiar okupazioaren aurka altxatzen hasi ziren sahararrak.

1974 . urtean, Espainiak autodeterminazio erreferendun bat egingo zuela hitz eman zuen.

2)Espainiak Sahara traizionatu eta Marokok okupazioari ekin zion.

1975eko azaroaren 14an, Juan Carlos erregeak, Marokok eta Mauritaniak Estatuko Boletin Ofizialean sekula agertu ez den akordio bat zinatu zuten. Espainiak erretiratzeko konpromisoa hartu zuen, eta hala, Marokori eta Mauritaniari lurraldea elkarbanatzeko bidea zabaldu zien.

Sahararrek akordioa salatu zuten: Espainia, emandako hitza ez betetzeaz gain,  Nazioarteko Zigor Auzitegiak ezarritakoaren aurka joan eta bi botere kolonial berrien esku utzi zuen lurraldea.

Aste gutxiren ondoren, espainiar tropak bertatik joaten hasi ziren, eta Marokok eta Mauritaniak beren armadak bidali zituzten lurraldeak konkistatzera, sahararren erresistentzia aurrean zutela.

3)  Marokoren bonbardaketak eta sahararren ihesa errefuxiatu kanpamenduetara.

Marokoar aire indarrek herri sahararrak bonbardatu zituzten, eta kasu batzuetan napalma eta fosforo zuria erabili.

Milaka eta milaka sahararrek Algeriarantz egin zuten ihes, eta han, basamortuaren erdian, errefuxiatu kanpamenduak eraiki. Egun, 43 urte geroago, sahararrek han jarraitzen dute.

4) Marokoren eta Frente Polisarioaren arteko gerra

Frantziako eta AEBetako gobernuek babestutako armada marokoar boteretsuari aurre egiteko, Polisarioak gerrila bidezko gerra egitea erabaki zuen.

Frente Polisarioak Mauritania garaitu zuen. Mauritaniak 1979an onartu zuen bere porrota eta saharar herriak Sahara Mendebaldeko lurren gaineko subirotasuna zuela aitortu zuen.

Marokoren eta Frente Polisarioaren arteko gudak beste 16 urtez luzatu ziren.

5)NBEaren bakerako plana

Maroko eta frente Polisarioak su etena sinatu zuten 1991an, NBEaren babespean.

Gerra amaitzean, Marokok Mendebaldeko Saharako lurraldeen % 80 zeukan kontrolpean, eta lurralde horietan daude (gaur egun ere) jende gehiena bizi den eskualdeak, fosfato erreserbak eta arrantza gune aberatsak.

Saharako Mendebaldeko lurren gainerako % 20 Frente Polisarioak kontrolatzen ditu, baina barnealdeko basamortu gune babesgabeak baino ez dira.

Hori gutxi balitz, Marokok 2.200 km baino gehiagoko harresi bat eraiki zuen bi lurraldeak bereizteko. Harresi horren ertzetako guneetan dago munduko mina-zelai handienetako bat.

Bi aldeek sinatu zuten bake planean errolda bat egingo zela ezartzen zen, sahararrek Marokoren parte ala independiente izan nahi zuten erabakitzeko erreferendum bat egin ahal izateko.

6)Inoiz egin ez den erreferenduma

NBEaren helburua errolda aste gutxiko epean egitea zen, baina Marokoar gobernuak behin eta berriz jarritako oztopoen erruz, 8 urte baino gehiago behar izan ziren errolda bukatzeko. Azkenean NBEak hura argitaratu zuenean, 2000n, Marokok ez zuen onartu.

Gainera, 1991an su etena sinatu zenetik, Marokok bere herritar asko bultzatu ditu Mendebaldeko Saharako lurretara bizitzen joatera, hala, botaketa bat egongo balitz, irabazteko bere aukerak handitzeko.

Gaur, 20 urte igaro direnean, ez da oraindik erreferendumik egin.

Munduko herrialde batek ere ez du onartzen Mendebaldeko Sahara Marokoren parte denik; baina horren aliatuen (Frantzia eta AEBetako gobernuak eta Espainiako enpresa handiak) interesak direla eta, Marokok ez du inolako presiorik sentitzen konponbide bat aurkitzeko.

7) Nolakoa da egoera gaur egun?

  • 150.000 pertsona inguru Mendebaldeko Saharan bizi dira Marokoren okupaziopean. Sahararen aldeko ehundaka aktibista atxilotu eta torturatu dituzte Marokoko agintariek.
  • 30.000 pertsona inguru bizi dira Frente Polisarioak kontrolatzen duen Mendebaldeko Sahararen zatian.
  • Beste 120.000 bat pertsona Algeriako basamortuan eraikitako errefuxiatu kanpamenduetan bizi dira. Errefuxiatuak laguntza humanitarioari esker bizi dira eta laguntza horrek behera egin du bortizki krisi ekonomiakoaren ondorioz. Eligakaien Munduko Programaren kalkuluen arabera, emakumeen bi herenek anemia jasaten dute.

Hori gutxi balitz, Marokok eraikitako harresiaren erruz, milaka familiak elkarrengandik bereizita diraute hamarkadak joan hamarkadak etorri.

 

CONTACTO

    +(34) 676 10 87 94

   riodeorodurango@hotmail.com

    Montevideo 11, Durango (Bizkaia)