Gammar

 

Zer da Gammar?

Gammar  proiektua Saharako Emakumeen Batasun Nazionalaren aldeko euskal sarearen  haritxoetako bat da. Saharar eta euskal emakumeen arteko ahizpatasuna indartzea eta errefuxiatu kanpamentuetan dauden emakumeen etxeetan garatzen diren ekintzei babesa ematea da sarearen egitekoa.

Helburua:

Gammarrek, Saharako errefuxiatuen kanpamentuetan ere, emakumeen artean gorputzari eta hilekoaren zikloari buruz askatasunez berba egiteko espazioak sortzea bilatzen du.

Zer ari gara egiten Sahararren errefuxiau kanpamentuetan?

SEBNeko osasun eragileekin elkarlanean aritu gara, anatomia, hilekoaren zikloa eta odola batzeko alternatiba ezberdinak lantzen eta horien artean kopa menstruala. Langinak eman dizkiegu sistema ezagut dezaten eta proba dezaten. Eragileek emakumeen etxeetan tailerrak egiten jarraituko dute.

Izan ere, ez al da akaso gure gorputzarena, edonon bizi garela ere, emakumeok borrokatu beharreko guda extra bat? Emakumeon ahalduntzea gure erraietatik hasten da eta gure gorputza ere klabea da horretan.

 

CONTACTO

    +(34) 676 10 87 94

   riodeorodurango@hotmail.com

    Montevideo 11, Durango (Bizkaia)