Nortzuk gara

Rio de Oro Durangaldea 2012. urtean jaiotako irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta bere helburua saharar herriari laguntza eskaintzea eta Durangaldeko biztanleria mendebaldeko Sahara jasaten ari den gatazkaren inguruan sentsibilizatzea da. Horretarako, elkartea lau proiektu ari da lantzen: karabana solidarioa, oporrak bakean, aniztasun funtzionala duten umeentzako harrera kanpamentua eta Gammar proiektua.

Sin título-3

Xedea
Rio de Oro saharar herrian, eta bereziki Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetan, garapena sustatzen duen lankidetza elkartea da. Gure elkartea saharar biztanleriaren bizi baldintzak hobetzeko borrokan ari da, bizitza duinago bat, onarpena eta merezitako justizia lortzeko helburuarekin.
Ikuspegia
Hona hemen elkartearen ikuspegia: saharar biztanleei oinarrizko giza eskubideak aitortu behar zaizkie eta ahalik eta baldintza duinenetan bizitzen lagundu, kontuan izanik noski, zein den herriaren egoera. Horretarako, harrera erregimenean arreta osoa eskaintzen diegu eta beren bizilekuan oinarrizko beharrak estaltzen. Loturak eta lankidetza sortzen dira gure gizartearen eta haienaren artean, eta tokiko jendea saharar arazoaren inguruan sentsibilizatzen da.
Baloreak
Solidaritatea, tolerantzia, errespetua, inklusioa, partaidetza, erantzukizuna eta konpromisoa.
100
VOLUNTARIOS Y VOLUNTARIAS
25
TONELADAS DE COMIDA ENVIADAS CADA AÑO
20
Niños y niñas acogidas cada verano

CONTACTO

    +(34) 676 10 87 94

   riodeorodurango@hotmail.com

    Montevideo 11, Durango (Bizkaia)