Harrera Kanpamentua

Sin título-2

 

Tindufeko errefuxiatu kanpamentuetan bizi diren saharraren egoera oso larria da, baina egoera are larriagoa da arreta berezia behar dutenentzat; esaterako, desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialak dituztenentzat. Beraz, nahitaezkoa da pertsona horien komunikazioa eta gizarteratzea sustatzeko ekintzak garatzea, haien marjinazioa eta baztertzea ekiditeko ekintzak, hain zuzen.

Udalekua Izurtza herrian kokatutako dago, eta 6 eta 12 urte bitartekoak diren eta dibertsitate funtzionala duten saharar haur errefuxiatuei zuzenduta dago.

Udalekuak irauten duen bitartean (uztaila eta abuztua), espainiar estatuko ehun boluntario baino gehiago, bi koordinatzaile eta bi/hiru begirale saharar igarotzen dira Izurtzako etxetik. 2018an udalekuaren seigarren edizioa egin da.

Udako harrera kanpamentuak honako helburu orokorra dauka:

  • Dibertsitate funtzionala duten haur sahararren oinarrizko beharrak asetzea, uda kanpamentuan igarotzea eskainiz.

Bestalde, helburu zehatz hauek ere baditu udalekuak:

  1. Haurrak Sahara basamortuko baldintza klimatologiko gogorretatik aldentzea, uda partean tenperatura 50ºC-ra heltzen da eta.
  2. Elikadura egokia ematea, eta batez ere, kanpamenduetan izan ohi duten bitamina eta proteina gabeziari aurre egitea.
  3. Haur bakoitzari beretzat egokia den osasun-arreta orokor eta espezifikoa.
  4. Udalekuan dauden bitartean haurrek gozatzea eta ondo pasatzea.

 

ARGAZKI GALERIA

- Harrera Udalekua 2013

- Harrera Udalekua 2014

- Harrera Udalekua 2015

- Harrera Udalekua 2016

 

CONTACTO

    +(34) 676 10 87 94

   riodeorodurango@hotmail.com

    Montevideo 11, Durango (Bizkaia)