Oporrak Bakean
Saharar herriari laguntza ematen dioten hainbat elkarte daude espainiar estatu osoan, eta horiek dira “Oporrak Bakean” proiektua antolatzen dutenak.
Proiektu horren helburua da Tindufeko (Aljeria) kanpamentuetako 10 eta 12 bitarteko haurrak hemengo familietara ekartzea udako oporrak hemen pasatzera. Kultura-trukaketa dela eta, oso esperientzia aberatsa da sahararrentzako eta hemengo familientzako.
Proiektu hau gure autonomia erkidegoan Euskadiko Frente Polisarioaren Ordezkaritzak koordinatzen du, eta horrek egiten ditu beharrezko kudeaketak Saharako gobernuarekin. Estatu osoan dagoen ekonomia krisiak eragina izan du haurren harreretan, izan ere, harrerak gero eta urriagoak dira estatu osoan. Horren eraginez, udan haur askok kanpamentuetan geratu behar izaten dute, eta han, tenperatura altuak eta bizi-baldintzak penagarriak pairatu.
Rio de Oro Durangaldea elkartea da Oporrak Bakean proiektua Durangaldean kudeatzeko eta sustatzeko arduna duena.
Haurrek errefuxiatu-kanpamentuetan bizi duten errealitatea ikusirik, Oporrak Bakean proiektuaren helburu nagusia haur horiek udan bi hilabetez gurera ekarri eta erabateko arreta ematea da.
Oporrak Bakean proiektuak helburu nagusi hau du:
- Udan zehar haur sahararren oinarrizko beharrak asetzea eta Durangaldean harrerak bultzatzea; eta bidez batez, euskal eta saharar herrien arteko lankidetza sustatzea.
Hauek dira helburu zehatzak:
- Haurrak Sahara basamortuko baldintza klimatologiko gogorretatik aldentzea, uda partean tenperatura 50ºC-ra heltzen da eta.
- Elikadura egokia ematea, eta batez ere, kanpamenduetan izan ohi duten bitamina eta proteina gabeziari aurre egitea.
- Haur bakoitzari beretzat egokia den osasun-arreta orokor eta espezifikoa
- Haurrei gure gizarteko kultura, hizkuntzak eta balioak ezagutaraztea.
Udan haur saharar bat harreran hartu nahi izatekotan, jar zaitez gurekin harremanetan.