Saharar haurren harrera-udalekuan boluntario izan nahi duzu?
Izan familia honen parte. Lagun iezaguzu proiektu handi hau eraikitzen.

IZENA EMATEKO EPEA ITXITA DAGO.
9 txanda egongo dira, bat aste bakoitzeko. Txandak barikutik barikura izango dira. Lehenengo barikuan,sarrera 14.00etan izango da eta hurrengo ostiralean izango da irteera, 17:00 inguruan. Boluntario bakoitzak txanda bat edo bi aukeratu ahal izango ditu. Bakoitzak aukeratutako txandez gain, libre eta prest egongo ginatekeen astetarako erreserba moduan apunta gaitezke, bajaren bat badago edo beharrezkoa izanez gero guri deitzeko.
Hona hemen izena emateko pausuak eta datak:
- Maiatzaren 5an goizeko 09:00etan izena emateko epea zabalduko da, Maitzaren 26ra arte. Izena WEB orri honetan eman beharko da (riodeorodurango.com). Horretarako, boluntariotza atalean dagoen formularioa bete beharko da.
- Beranduago txandak nola geratuko diren adieraziko dugu.
- Ekainaren 3an izango da azken eguna zure parte hartzea baieztatzeko; horretarako, izen-ematearen gastuak bankuan sartu beharko dira kontu korronte honetan: laboral kutxa: ES90 3035 0129 1112 9003 4483, kontzeptua: izen-abizenak)
- Ekainaren 7an boluntarioen behin betiko egutegia helaraziko da.
TXANDAK:
- 1. TXANDA: Ekainaren 26tik uztailaren 3ra
- 2. TXANDA: Uztailaren 3tik 10era
- 3. TXANDA: Uztailaren 10etik 17ra
- 4. TXANDA: Uztailaren 17tik 24ra
- 5. TXANDA: Uztailaren 24tik 31ra
- 6. TXANDA: Uztailaren 31tik abuztuaren 7ra
- 7. TXANDA: Abuztuaren 7tik 14ra
- 8. TXANDA: Abuztuaren 14tik 21era
- 9. TXANDA: Abuztuaren 21etik 28ra
Aukeratutako txanda osorik egitea eskatzen dizuegu (7 egun-24 ordu).
Baldintza bakarra adinez nagusia izatea da.
Parte hartzea konfirmatzeko izen-ematearen kostua ordaindu behar da:
- Aste bat: 30€
- Bi aste: 40€
*Horren helburua boluntarioen konpromisoa bermatzea da, bai eta jatekoak, aseguruek, etxeak eta boluntarioen egonaldiak sortutako gastuen zati bat ordaintzea ere.
Ondoren, izen-ematea egiteko formularioaren esteka dago:
IZEN EMATEA
Zalantzarik baduzue, jarri harremanetan gurekin!
