Edaal Etxea

 

Zer da Edaal Etxea?

"Edaal Etxea" Rio de Oro elkartearen proiektu bat da, Ermuako Udalaren lankidetzarekin garatua. Proiektu honen bidez, osasun-arazo larriak dituzten Saharako Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetako adingabeak ebakuatzen dira (udal etxebizitza batean gelditzen dira), behar duten tratamendu medikoa jaso ahal izan dezaten, sendatu arte. Ebakuatutako haur eta nerabeen artean aniztasun handia dago diagnostiko eta osasun-beharrizanetan: bihotzeko gaixotasunetatik, funtzionaltasun-arazoetaraino. Urtero, 0 eta 14 urte arteko 9 adingabe inguru etortzen dira.

Helburua:

Osasun-behar espezifikoak dituzten haur sahararrek errefuxiatuen kanpamentuetan eskuragarri ez dauden tratamendu espezializatuak jasotzeko aukera izatea bermatzea. Proiektu honen bidez, haien osasuna hobetzeko aukera dute ingurune seguru batean, senide batek lagunduta, sendatu arte.

Helburu espezifikoen artean honako hauek daude:

  1. Adingabe bakoitzari arreta mediko integrala eta espezifikoa bermatzea, eta prozesu medikoan laguntza pertsonalizatua eskaintzea.
  2. Elikadura egokia bermatzea, bereziki kanpamentuetan pairatzen duten bitamina eta proteinen gabezia kontuan hartuta.
  3. Etxebizitza bero, hurbil eta seguru bat eskaintzea, haien behar guztiak asetuz eta osatze-prozesua ahalbidetuz.
  4. Eguneroko bizikidetza eta etxeko antolakuntza erraztea.
  5. Haurren hezkuntza-prozesua eta garapen kognitibo zein funtzionala sustatzea.

 

CONTACTO

    +(34) 676 10 87 94

   riodeorodurango@hotmail.com

    Montevideo 11, Durango (Bizkaia)